14_Sariak ehizan eta arrantzan nabarmendu diren Buruntz-Azpi elkarteko bazkideei

Txintxarri 2009ko azaroaren 14a

Urtero legez, Buruntz-Azpi ehiza eta arrantza elkarteak ehiza eta arrantza sariak banatu zituen.
Azaroaren 14an, giro ezin hobean, Josu Sarasola elkarteko presidenteak sail ezberdinetan nabarmendu diren kideei txapelak eta oroigarriak eman zizkien. Aurten, Jesus Mª Gonzalez itsasoko arrantzan, Javi Salsamendi zizare arrantzan, Eneko Urdanpillera galeperra kaiola eran atalean, Mario Garrido eta Juan Cruz ehiza txikia txakurrarekin modalitatean eta Juan Iraola plater tiroketan izan dira onuradunak.
Eta hauetaz gain, sari bereziak Antonio Carrasco beteranoarentzat, Ioritz Gonzalez jubenilarentzat eta Laura Martinenzat.