14_LOKEko judokak dominak eskuratu dituzte Amurrio eta Bordelen

Txintxarri Aldizkaria 2009ko azaroaren 14a

Azaroaren 14an, LOKEko judokek kilometro dezente egin behar izan zituzten. Izan ere, Amurrion eta 15an Bordelen lehiatu baitziren. Emaitza paregabeak lortu zituzten eta azpimarragarria benetan Esteban Martinezen asteburua.
14an, Gorka Aristegik entrenatzen dituen infantil eta kadeteko gaztetxoek Amurrioko txapelketan aritu ziren lehian eta urrezko domina bat, bi zilarrezko eta brontzezko bat ekarri zituzten Lasarte-Oriara
Kadete mailako Esteban Martinez izan zen Amurrion txapeldun.
15an, Esteban Martinezek Bordelen, urrezko domina lortu zuen 55 kilo azpiko kategorian.