Honela, hainbat objektuk bigarren aukera bat dute. Herritarrek etxean txoko batean dituzten gauzak beste batzuei saldu edo trukatuko dizkiete berrerabiltzeko aukerarekin.
Hau guztia, San Markos Mankomunitateak Merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatuari esker lortzen da.
Gordailu-salmenta
Abenduaren 13an merkatu berezi honen laugarren edizioa izango dugu Lasarte-Orian, eta berrikuntzekin dator.
Aurten, bigarren eskuko merkatuan egon ez daitezkeen herritarrek ere parte hartu ahal izango dute honetan. Hau gordailu salmentako guneari esker izango da
Merkatuaren egunean, lehen orduan, gauzak eraman eta ondoren, antolakuntzakoak arduratuko dira zaindu eta saltzeaz. Merkatua bukatzean saldu ez diren objektu eta eskuratutako diruaren bila hurbildu beharko dira herritarrak.
Antolakuntzak jakin arazi duenez, mota guztietako objektuak onartuko dira, arropa eta tamaina handikoak izan ezik.
Salmenta-truke postuak
Goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara 14 karpa jarriko dira Dorre Parkean.
Karpa bakoitza hiru parte hartzailek partekatu beharko dute.
Elkarte eta ikastetxeen kasuan, karpa erdia jarriko da beraien esku.
Honetaz gain, informazio-puntua ere izango da. Bertan, hiri-hondakin gutxiago sortzeko informazio gune zabala egongo da.
Nola parte hartu?
Edozein herritar, erakunde, elkarte, ikastetxek hartu dezake parte Merka2n.
Egin beharreko gauza bakarra, www.merka2sanmarcos.org web orrialdean inskripzio orria betetzea da.
Antolatzaileek jakin arazi dutenez, Lasarte-Oriako erakundeek eta herritarrek izango dute lehentasuna.
Aukera paregabea abenduaren 13an Lasarte-Oriara iritsiko dena.