Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Rocksteady DJaren eskutik, Jamaikako doinuak entzun zituzten ostirala gauean Jalgi kafe antzokira hurbildu zirenek. Baina musika saioa hasi baino lehen, 1964. urtean Jamaikako hiriburuko Kigston Cluben grabatutako This is ska dokumentala ikusi zen. Honetan, ska musikaren sorlekuan estilo honen hastapenetako talde eta bakarlariek, hala nola, Jimmy Cliff, Byron Lee and the Dragonaires, grabatutako emanaldiaz gozatzeko aukera paregabea egon zen.