Azaroaren 22an, igandean, Santa Zezilia, musikarien zaindaria ospatzen da. Eta Lasarte-Orian, urtero bezala, ekintza ezberdinak antolatu dira ospakizunerako.
Azaroaren 19an, herritarrak jaian murgildu nahian eta musikaz gozatu dezaten, Musika Eskolaren eskutik kalejira egongo da herrian zehar.
Alboka Abesbatza
Santa Zezilia egunean bertan ere, Arantzazuko Amaren Elizan omenaldia egingo da. Alboka Abesbatza 12:30tako mezan aurkituko duzue kantuz kantu eta eguraldiak uzten badu, herriko kaleetatik barrena.
Kontzertua
Santa Zezilia egunaren ospakizunekin amaitzeko, hilaren 23an, Kultur etxean Musika Eskolak antolatuta urtero bezala, kontzertu ederra eskainiko du.