Emakumearen garrantzia Saharan

Txintxarri 2009ko azaroaren 16a

Saharak emakume izena du izenburua duen argazki erakusketa ikusteko aukera paregabea dago hilabete amaiera arte Jalgi Kafe Antzokian.
Hainbat irudiren bidez, emakumeak Saharako kanpamentuetan duen garrantzia erakusten da.
Mundu bat eta Sahara herriaren lagunak elkarteek elkarlanean antolatutako erakusketa honetan hainbat arlotan emakume sahararraren bizitzan barneratzeko eta haien egoera ezagutzeko aukera aurkezten da.

Egutegiak
Honetaz gain, Euskadi-Sahararen Otsailak 27 kordinadorak argitaratutako egutegia eskuratzeko aukera dago herriko Jalgi, Obelix eta Sustrai tabernetan. Lortzen diren irabaziak janarien euskal karabana antolatzen laguntzera bideratuko dira.