[i]Txintxarri [/i]Abesbatza entzuteko aukera

Txintxarri 2009ko azaroaren 16a

Ostiralean, Danok Kide elkarteak antolatzen dituen V. Musika Topaketei emango zaie hasiera, Txintxarri Abesbatzaren eskutik.
Arratsaldeko 19:30ean Brigiten Komentuan entzun ahal izango da Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean dagoen Alegiar abesbatza.
Doinu erlijiosoak, tradizionalak eta gaur egunekoak entzuteko aukera paregabea egongo da komentuan, besteak beste, Mendelssohnen Abschield vom walde, Javi Bustoren armonizazioa duen Nerea izango zen, Serraten Cantares edo Flying Pickets taldearen Only you.