Musika Eskola kalera irtengo da gaur arratsaldean musika eta musikarien eguna ospatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2009ko azaroaren 19a

Bigarrenez Santa Zezilia eguna ospatzeko, gaur Musika Eskolako ikasle, irakasle, guraso eta nahi duten guztiek, 18:00etatik aurrera kalejiran irtengo dira Manuel Lekuona kulturetxetik.

Santa Zezilia eguna igandean, hilaren 22an bada ere, gaur bertan hasiko dira musika eta musikarien eguna ospatzen herrian. Musika Eskolako ikasle, irakasle, guraso eta bertarutako guztiak, arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxetik kalejiran irtengo dira. Musikaren alaitasuna herriko albo guztietara hurbiltzen saiatuko dira.