19_Musika Eskola kalera irtengo da gaur arratsaldean musika eta musikarien eguna ospatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2009ko azaroaren 19a

Santa Zezilia eguna azaroaren 22an bazen ere, 19an hasi ziren musika eta musikarien eguna ospatzen herrian. Musika Eskolako ikasle, irakasle, guraso eta bertarutako guztiak, arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxetik kalejiran irten ziren. Musikaren alaitasuna herriko albo guztietara hurbiltzen saiatuz.
Ospakizunekin jarraikiz,Santa Zezilia egunean, Alboka Abesbatzak Arantzazuko Amabirjinaren elizan 12:30etako meza girotu zuen eta, azaroaren 23an, Musika Eskolak kontzertu ederra eskaini zuen arratsaldeko 19:30etatik aurrera Manuel Lekuona kultur etxean.