Lehengo larunbatean, Lasarte-Oriako 9 eta 12 urte arteko gaztetxoek arratsalde paregabea igaro zuten Gazteburuen lehengo ekimenari esker.
Udako Txoko eta Kanpaldietako lagunekin aurkitu eta haiekin ondo pasatzeko aukera izan zuten Kultur etxera hurbildu ziren herriko gaztetxoek.
Udan igarotako momentu barregarri eta dibertigarriak gogoratuz hasi zen arratsaldea. Izan ere, talde bakoitzak udalekuetako argazkien emanaldia ikusi baitzuen.
Ostean, begiraleekin solasaldia egin eta kafetegira abiatu ziren guztiak. Orduan, Gazte klubeko gaztetxoak guztiekin batu eta berbenari hasiera eman zitzaion.
Bi orduz kafetegia musika, dantza eta jokoz bete zen. Guztiek, bai gaztetxo, baita begiraleek ere, gozatu zuten arratsaldeaz eta hurrengo Gazteburuaren zain daude orain