Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Sailarekin elkarlanean, arrisku handiko janari-manipulatzaile karneta ateratzeko ikastaroa emango du, ostalaritza arloari zuzendua.
Ikastaroa azaro honen 30ean eta abenduaren batean emango da, Villa Mirentxuko ekitaldi-aretoan, 16:00etatik 19:00etara izango da.
Informazio gehiago jasotzeko edo izen emateko, deitu 943 533 303 telefonora.