Urtero legez, Buruntz-Azpi ehiza eta arrantza elkarteak ehiza eta arrantza sariak banatu zituen.
Larunbatean giro ezin hobean, Josu Sarasola elkarteko presidenteak sail ezberdinetan nabarmendu diren kideei txapelak eta oroigarriak eman zizkien. Aurten, Jesus Mª Gonzalez itsasoko arrantzan, Javi Salsamendi zizare arrantzan, Eneko Urdanpillera galeperra kaiola eran atalean, Mario Garrido eta Juan Cruz ehiza txikia txakurrarekin modalitatean eta Juan Iraola plater tiroketan izan dira onuradunak.
Eta hauetaz gain, sari bereziak ere egon ziren Antonio Carrasco beteranoarentzat, Ioritz Gonzalez jubenilarentzat eta Laura Martinenzat.