Pilar Catalina sopranoa bihar Kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko azaroaren 20a

Pilar Catalina soprano lasarteoriatarrak, Amaia Zipitria pianojole laguntzaz, bihar arratsaldeko 20:00etan kontzertua eskainiko du Manuel Lekuona kultur etxean.
Hauetaz gain, Amaia Lizarragak, Pilarren alabak ere laguntza eskainiko du abesti batzuetan duoa eginez.
Bi zatitan, operetako ariak, liedak eta madrigalak, hala nola, ¿Con qué la lavaré? edo Stizzoso, mio stizzoso eta Haurtxo txikia edo Maritxu nora zoaz abesti herrikoiak entzuteko aukera izango dute bihar kultur etxera bertaratzen diren guztiek.
Aukera paregabea honelako kantaldia zuzenean, doan eta herrian bertan entzutekoa!