Santa Zezilia eguna igandean, hilaren 22an bada ere, atzo bertan hasi ziren herrian, musika eta musikarien eguna ospatzen.
Musikaren alaitasuna herriko kale guztietara zabaltzeko asmoz, Musika Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak, atzo arratsaldeko 18:00etan kultur etxetik kalejiran irten ziren.
Ospakizunekin jarraikiz, igandean, Alboka Abesbatzak Arantzazuko Amabirjinaren elizan 12:30etako meza girotuko du eta, astelehenean, Musika Eskolak kontzertu ederra eskainiko du arratsaldeko 19:30etatik aurrera Manuel Lekuona kultur etxean.