Amurrioko txapelketa
Larunbatean, Gorka Aristegik entrenatzen dituen infantil eta kadeteko gaztetxoek Amurrioko txapelketan aritu ziren lehian eta urrezko domina bat, bi zilarrezko eta brontzezko bat ekarri zituzten Lasarte-Oriara
Kadete mailako Esteban Martinez izan zen Amurrion txapeldun. “Errez irabazi zuen eta bere kategorian hoberena zela erakutsi zuen,” azaldu digu LOKEko entrenatzaileak.
Bestetik, Josu Olmos kadeteak eta Oscar Garrido infantilek bigarren bukatu zuten bere kategorietan eta Fermin Baldak, berriz, hirugarren.
Bordeleko txapelketa
Asteburuarekin jarraituz, igandean Esteban Martinezek Bordelen, urrezko domina lortu zuen 55 kilo azpiko kategorian.
“7 borroka irabazi ostean, lehenengo postua eskuratu zuen. Horrela jarraitzen badu hau izan daiteke bere urtea,” adierazi du Gorka Aristegik.