Datorren asteazkenean, azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da.
Hori dela eta, Lasarte-Oriako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak zenbait ekimen antolatu ditu udalerriko bizilagunak kontzientziatu eta inplikatzeko.
Azaroaren 25ean bertan, 10:00etan kontzentrazioa izango da Dorre parkean, Brigidatarren komentuaren ondoan. Honetan, Zentro Zibikoko emakumeek idatzi duten manifestua irakurriko da.
Ondoren,12:00etan, leku berean, globo moreak askatuko dituzte aurten biolentziaren biktima izan diren emakumeen oroimenez.
Era berean, Clara Campoamor elkarteak Pasos, Información ante posibles casos de violencia de género hitzaldia eskainiko du 17:00etan Zentro Zibikoan.
Filmak, antzerkia eta afaria
Ostegunean, berriz, 11:30ean Javier Balaguer zuzendariaren Sólo mía filma eskainiko dute Emakumeen zentro zibikoan.
Ostean, arratsaldeko 18:00etan, Iciar Bollaínen Te doy mis ojos pelikula ikusteko aukera izango da.
Azkenik, larunbatean, Zentro Zibikoko antzerki taldeak 2009 Odisea dónde Sea lana eskainiko du Manuel Lekuona kultur etxean. Hitzordua 19:30ean izango da eta sarrerak salgai daude dagoeneko leihatilan 2 eurotan.
Jarraian, 21:30ean, emakumeentzako ohiko afari herrikoia egingo da Txitxardin Beltxa jatetxean. Menuaren prezioa 28 eurotakoa da eta Emakumeen Zentro Zibikoanizena eman beharko da