Hondakinen prebentziorako astea Urbil Merkatal Zentruan

Txintxarri 2009ko azaroaren 23a

Hondakinen prebentziorako Europar Astea dela eta, Urbil Merkatalguneak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko garapen iraunkorrerako departamenduak, gaur goizean, 11:00etan, Urbil Merkatalguneko topagunean prentsaurreko bat antolatu du.
Prentsaurrekoan bi erakundeek 2008ko azaroan sinatu zuten akordioaren emaitzak ezagutzera emango dute.
Honetaz gain, azaroaren 28ra bitartean, herritarrak informatu eta sentsibilizatzeko asmoarekin, Gipuzkoako hondakinen prebentzioari buruzko erakusketa didaktikoa egongo da Urbilen.
Antolatu duten informazio gunetik pasatuz gero, konpost lagin bat hartu ahal izango duzue zuen etxeako loreetan erabiltzeko.