Azpeitian burutu diren Antzerki Amateurraren topaketen barruan, Landaberri antzerki eskolako gazte taldeak Grease musikala antzeztu zuen, lehengo asteartean, azaroaren 17an.
Arratsaldeko 15:30ean, errepresentazioa hastear zegoela, Azpeitiko frontoia jendez gainezka aurkitu zuten lasarteoriatar gazte hauek.
Antzezle batzuek, gainera, bere estreinaldiko obra zuten eta lehen proba hau era paregabean gainditu zuten.
Izan ere, frontoian zeuden ikusleak ongi pasatzea lortu zuten eta bukaeran entzun zuten txalo zaparrada horren seinale izan zen.
Mikel Sarriegi dugu Landaberri antzerki eskolako gazteen irakaslea eta antzezlan honen zuzendaria. Lan ederra egiten erakutsi die eta horren isla Azpeitian lortutako emaitza da.
Elgoibar hurrengo saioa
Eta jada hurrengo errepresentazioa prestatzen dabiltza, Elgoibarreko euskaltegian izango da, eta erronka, Azpeitian lortutako emaitzak errepikatzea.