Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pucciniren O mio Babbino caro, Goizeko izarra abesti herrikoia edo Manuel de Fallaren Jota. Horiek dira larunbata arratsaldean, Pilar Catalina soprano lasarteoriatarraren kontzertuan entzun ziren doinuetako batzuk. Amaia Zipitria pianojolearen laguntzaz kontzertu paregabea eskaini zuen sopranoak. Abesti batzuetan, Pilarren alaba Amaia Lizarragak duoa egin zuen amarekin.