Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txintxarri Abesbatza ederki aritu zen Danok Kide elkarteak antolatutako V. Musika Topaketen lehenengo saioan. Ugari izan ziren Brijitarren komentura hurbildu ziren herritarrak Mendelssohnen, Aita Donostia, Javi Busto edo Serraten doinuak, besteak beste, entzun zituen Alegiako abesbatzaren ahotsetik. Kontzertu paregabea, ikusleek ongi eskertzen jakin zutena.