23_ Musika Eskolak Santa Zezilia eguna ospatzen

Txintxarri Aldizkaria 2009ko azaroaren 23a

Azaroaren 23an, Arratsaldeko 19:00etan Musika Eskolako ikasleek Santa Zezilia ospatzeko kontzertu ederra eskaini zuten Manuel Lekuona kultur etxean. Trikitixak, panderoak, gitarra elektrikoak, txirula, pianoa...instrumentu ugariren bitartez; Sorotan Beleko Arratsalde honetan, edo Mikel Laboaren Hegoak ebaki banizkion abestiak adibidez entzun ahal izan ziren. Musika eta musikarien patroia den Santa Zezilia ederki ospatu zen herrian.