Atzo ospatu zuen Musika Eskolak Santa Zezilia eguna

Txintxarri Aldizkaria 2009ko azaroaren 24a

Arratsaldeko 19:00etan Musika Eskolako ikasleek Santa Zezilia ospatzeko kontzertu ederra eskaini zuten Manuel Lekuona kultur etxean. Trikitixak, panderoak, gitarra elektrikoak, txirula, pianoa...instrumentu ugariren bitartez; Sorotan Beleko Arratsalde honetan, edo Mikel Laboaren Hegoak ebaki banizkion abestiak adibidez entzun ahal izan ziren. Musika eta musikarien patroia den Santa Zezilia ederki ospatu zen herrian. Eta ospakizun musikala eta gero, gaur Musika Eskolako ateak itxita egongo dira, musikari gazte hauei atseden emateko.