Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu zen asteazkenean. Gure herrian ere, Gizarte Zerbitzuak eta Emakumeen Zentro Zibikoak antolatuta, hainbat ekitaldi burutu ziren egun hori gogoratzeko.
Goiz osoan zehar, Brigitarren eta Dorre parkearen artean Emakumeen Zentro zibiko emakumeak genero indarkeriarekin lotutako herritarren esaldiak, pentsamenduak, etb bildu zituzten.
Konzentrazioa eta globo askatzea
Esaldi horietako batzuek pankarta batean idatzi zituzten eta honekin konzentrazioa egin zuten.
Eguerdi aldera, koloreetako globoak askatu zituzten aurten indarkeriaren biktima izan diren emakumeen oroimenez.