Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu zen azaroaren 25ean. Gure herrian ere, Gizarte Zerbitzuak eta Emakumeen Zentro Zibikoak antolatuta, hainbat ekitaldi burutu ziren egun hori gogoratzeko.
Goiz osoan zehar, Brigitarren eta Dorre parkearen artean Zentro zibiko emakumeak genero indarkeriarekin lotutako herritarren esaldiak, pentsamenduak, e.a. bildu zituzten kutxa batean.
Era berean, herritar batzuk eta udal ordezkariek pankarta batean idatzi zituzten gaiari buruzko gogoetak eta honekin kontzentrazioa egin zuten.
Ostean, eguerdi aldera, koloreetako globoak askatu zituzten aurten indarkeriaren biktima izan diren emakumeen oroimenez.
Arratsaldean, berriz, hitzaldia eskaini zen Zentro Zibikoan. Clara Campoamor elkarteko abokatuak.