Kirol federatuan emakumeen parte-hartzea bultzatzeko asmoz, Lasarte-Oriako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuen astearte eguerdian Lasarte-Oriako Kirol Elkartea, Ostadar Kirol Fundazioa eta Buruntzaldea Igeriketa Taldearekin.
Guztira 14.311,11 eurotako laguntza banatuko du Udalak elkarte hauek dituzten atletismo, judo, futbol eta igeriketa taldeetan.
Udalak emakumeek kirol federatuan parte-hartze eskasa zuela ikusirik, emakumeengan diskriminazio positiboa eginez, laguntza hauek garatzea erabaki zuen.
Jarduera hau bultzatuko lituzkeen egiturak sustatzea du helburu laguntza honek eta urte beteko iraupena izango du.
Kontuan izan behar da ere, hitzarmen honen helburu nagusia, bere jarduera autonomoki garatzeko gaitasuna duten eta kirol eta finantza alorrean orekarako bermea duten kirol-egiturak bultzatzea dela.