EAJ, H1!, LOHP alderdiek eta zinegotzi ez adskribituek prentsaurrekoa eskaini zuten azaroaren 26an Udaletxeko arkupeetan, “alkatetzat Batzar aretoa utzi ez digulako.” Bertan, Estitxu Alkorta eta Ana Isabel Prietok oposizioaren izenean, Udalaren lankidetzaren kudeaketa ikertzeko batzordea eratzeko mozioa aurkeztuko dutela jakin arazi zuten.
“Udalean ordezkaritza dugun talde politiko guztiek osatua eta gobernu taldean inoiz egon gabeko udal ordezkari baten lehendakaritzapean,” azaldu zuen Alkortak.
Eta “ikerketa batzordearen azalpenen zain egongo gara behar diren lege ekimenak bideratu aurretik,” gaineratu zuen.