Musika nagusi Santa Zeziliaren ohorez

Txintxarri 2009ko azaroaren 27a

Musika Eskolako ikasleek, osteguneko kalejiraren ostean, musika eta musikarien patroia den Santa Zezilia ospakizunekin jarraitu eta kontzertu ederra eskaini zuten astelehen arratsaldean Manuel Lekuona kultur etxean.
Trikitixak, panderoak, gitarra elektrikoak, txistuak... instrumentu ugari entzun ahal izan ziren kultur etxeko aretoan nazioarteko, zein herrikoiak ziren doinuak jotzen, hala nola, Sorotan Bele taldearen Arratsalde honetan, Mikel Laboaren Hegoak ebaki banizkion edo Euskal Kantu Txapelketan parte hartu duten, Zorionaren giltza eta Aske.