Indarkeriaren aurka

Txintxarri 2009ko azaroaren 27a

Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu zen asteazkenean. Gure herrian ere, Gizarte Zerbitzuak eta Emakumeen Zentro Zibikoak antolatuta, hainbat ekitaldi burutu ziren egun hori gogoratzeko.
Goiz osoan zehar, Brigitarren eta Dorre parkearen artean Zentro zibiko emakumeak genero indarkeriarekin lotutako herritarren esaldiak, pentsamenduak, e.a. bildu zituzten kutxa batean.

Kontzentrazioa eta hitzaldia
Era berean, herritar batzuk eta udal ordezkariek pankarta batean idatzi zituzten gaiari buruzko gogoetak eta honekin kontzentrazioa egin zuten.
Ostean, eguerdi aldera, koloreetako globoak askatu zituzten aurten indarkeriaren biktima izan diren emakumeen oroimenez.
Arratsaldean, berriz, hitzaldia eskaini zen Zentro Zibikoan. Clara Campoamor elkarteko abokatuek Pasos. Información ante posibles casos de violencia hitzaldia eskaini zuen.
Honetan, emakumeen galderak erantzuteaz gain, besteak beste, biktimen eskubideak eta egun indarkeria kasuak nola epaitzen diren azaldu zuten

Gaur antzerkia eta afaria
Baina ez ziren asteazkenera mugatu ekintzak. Atzo, osteguna, Zentro Zibikoan gaia uztartzen duten bi film ikusi ziren; goizean, Solo mia pelikula, Javier Balaguerrek zuzendua eta arratsaldean, Iciar Bollainen Te doy mis ojos.
Gaur, berriz, 19:30ean Manuel Lekuona Kultur etxean 2009 Odisea dónde sea lana eskainiko dute Zentro Zibikoko antzerki taldea osatzen duten emakumeek. Sarrera 2 euro dira.
Hau hasi baino lehen, Zentro zibikoko emakumeek idatzitako manifestua irakurriko dute, ondoan argitaratzen duguna.
Eta ostean, ekimenekin bukatzeko, herriko emakumeek Txitxardin Beltxa jatetxera egingo dute bertan afaltzeko.