Abenduaren 3an, Urritasunaduten pertsonen nazioarteko eguna dugu. Egun berezi hori ospatzeko, hirugarren urtez Jalgune elkarteak, udalaren laguntzarekin jaialdia antolatu du larunbata honetan, 18:30ean kultur etxean.
“Jaialdi honen bidez, herritar ugari gure errealitatera hurbiltzen dugu nolabait eta jaialdiak aukera ematen digu, herriarekin izan nahi dugun hartu-emanean, gu geuk izatea herriari ondo pasatzeko unea eskaintzen dieguna,” adierazi digute Jalguneko begiraleek.
Era honetara, Jalgune taldeko gazteek bere gaitasunak erakutsiko dituzte kultur etxeko aretoan. Baina ez dira taula gainean bakarrik egongo Semblante Andaluz, Ostadar, Poteots batukada eta herriko hainbat taldek bere elkartasuna erakutsiko diete, haiekin abestuz, dantzatuz edo antzerkia eginez.
Honetaz gain, sorpresa ugari ere egongo direla aurreratu digute.
Era berean, emanaldiaren ostean, parte hartu duten guztientzat eta urte osoan zehar Jalgune programa aurrera eramaten lagundu dutenentzat luncha antolatu egongo da.