28_Jon Lasak jasoko du Ttakun Saria

jon-altuna 2009ko azaroaren 28a

Jon Lasa musika irakasleak jasoko du azaroaren 28an Txitxardin Beltxa jatetxean egingo den bazkideen afarian lehenengo Ttakun Saria. Lasak hainbat urtetan herrian euskal musika eta euskal kultura zabaltzeko egindako lana nabarmendu du Kultur Elkarteak sarituaren berri ematerakoan. "Herriari begira egin du lan, herriko ekitaldietara eraman ditu euskal musika eta herriko musikariak. Beraz herriaren zerbitzari izan da eta horregatik emango diogu Ttakun saria, hain zuzen, 32 urte ondoren ikastolako irakasle gisa erretiratu den urtean".