2000. urtean edo ondoren jaiotakoen artean, euskarazko ipuinen artean hauek dira lehen hiru sariak: Julen Urruzolaren, Gazteluko hiru anaiak, Nahia Arrutiren, Mundua eta Naiara eta Xuar Agirreren, Hiru koloreak ipuinek jaso dituzte. Poesian, ez zen lanik aurkeztu.
1997, 1998 eta 1999 urteetan jaiotakoen arteko mailan euskarazko 169 ipuin aurkeztu dira eta sarituak Beñat Urruzolaren Uda bat Alkizan, Ane Galardiren, Txuria eta Beltza koloreen herria eta Leire Chorroren, Erregeei gutuna izan dira. Poesian lan bat aurkeztu da eta lehen saria jaso zuen Asier Zubizarretak, Maitasuna lanarengatik.
1994, 1995 eta 1996 urteetan jaiotakoek euskarazko 27 ipuin aurkeztu dituzte eta lehen saria Amaia Mendiluze Redondok jaso zuen, Zergatik? lanarengatik, bigarrena, Leire Amianok, Kandara lanarengatik eta hirugarrena Maider Galardik, Gerrateko argia ipuinarengatik.
1997, 1998 edo 1999 urteetan jaiotakoen mailan, 152 ipuinen artean, Leire Chorroren Abeto y sus historias, María Pérezen Los calcetines mágicos eta Sara Pavoren Cuando se separaron algunas partes de la pangea saritu ziren.
1994, 1995 edo 1996 urteetan jaiotakoen artean gaztelaniazko 60 ipuinen artean, Amaia Mendiluzeren El diario de ella, Andoni Amonarraizen El árbol mágico eta Martin Ansoren Luciana aukeratu ditu epai-mahaiak lehen hiru sarietarako.
Poesian 22 lan aurkeztu dira eta epaimahaiak lehen saria Itziar Múgicari eman zion, Colorín colorado lanarengatik.
Helduen Literatur Lehiaketa
Helduen XIII. Literatur Lehiaketan herriko autoreek ez dute ia idatzi eta, ondorioz, maila ikusirik, Lasarte-Oria saririk ez da esleitu.
Oso lan gutxi aurkeztu dira euskaraz eta epaimahaiak, euskarazko ipuinaren ataleko saria emateko moduko lanik ikusi ez duenez, saririk ez ematea erabaki du.
Poesia atalean, aldiz, Etxarri-Aranatz herriko Jon Etxabe Garitazelaia idazlearen Otamendi erloju mekanikaz sortak jaso du saria.
Gaztelaniazko sariketari dagokionez, Estatuko hainbat tokitatik heldutako 83 ipuinek hartu dute parte eta Zaragozako Carlos Mateos López idazlearen Espejos ipuinak jaso du saria.
Era berean, gaztelaniazko 23 poesia lan aurkeztu dira eta guztien artean Madril-eko Torrejón de la Calzada herriko Vicente Martín-en Que mar os contaría lana saritzea erabaki du epaimahaiak.