28_Etorkizuneko idazleak Lasarte-Orian

Txintxarri 2009ko azaroaren 28a

Lasarte-Oriako XXIII. Literatur Lehiaketako zein Haur eta Gazteen XII. Literatur Lehiaketako sariak banatu ziren azaroaren 28an Manuel Lekuona Kultur Etxean.
Urduritasuna eta beroa nabaria zen hitzaldi aretoan, Jone Altuna, Iñaki Mugica eta Martin Moreno zinegotziek banatu zituzten sariak. Sari banaketarekin hasi aurretik, musika eskolako kideek poesia musikatua eskaini zuten.
Lehiaketara 600 bat lan aurkeztu dira. Horietatik euskaraz idatzitakoak ia 300 izan dira eta gaztelaniaz, aldiz, 236. Beraz, epaimahaiak zail izan du aurten erabakia hartzeko.