Ttakun Saria eman zioten atzo iluntzean Jon Lasari

Txintxarri Aldizkaria 2009ko azaroaren 29a

Ttakun Sarien lehendabiziko edizio honetan Jon Lasak jaso zuen saria Ttakuneko lehendakaria den Mª Jose Eizmendiren eskutik. Txitxardin Beltxan burutu zen ekitaldia eta bertan bildutako 140 lagunek ederki pasa zuten Ttakunek girotuta afalostean. Hasteko Aitor Atxegak berak eginiko abesti bat eskaini zion Joni. Ondoren bere seme-alabek, Aitzol eta Aroak, Mikel Laboaren abestia eskainiko zioten goxo aitari. Beatriz Egizabal eta Cesar Marcosek berriz, antzerki txiki batekin jendearen algarak sorrarazi zituzten. Amaitzeko Landaberri Antzerki Eskolakoek ere klown saio bat antzeztu zuten. Zigor Iriondo eta Ane Labaka bertsolariek dantzaldiari eman zioten sarrera Joni bertso batzuk eskaini ondoren. Ekitaldia amaitzeko, aipatutako dantzaldian gorputza astintzeko aukera eman zieten Aitor Atxegak, Joseba Iparragirre, Ander San Jose eta Iker Telleriak.