[i]Defensores[/i] erakusketaren hasiera eta Sofia Moro egilearen hitzaldia bihar

Txintxarri 2009ko azaroaren 30a

Bere bizitza arriskuan jarri eta giza eskubideen alde borroka egiten duten 30 pertsonen argazkiak ikusgai egongo dira Manuel Lekuona Kultur etxeko erakusketa aretoan bihartik aurrera.
Udalak eta Amnistia Internacional erakundeak Lasarte-Oriara ekarri duten Defensores erakusketa da.
Honetan, Sofia Moro argazkilariak bere herrietan giza eskubideen urraketak salatzen dituzten edo behartsuen edo ezezagunen eskubideen alde egiten duten hainbat aktibista, hala nola, abokatu, kazetari edo nekazariei erretratua egin die, haien istorioa jakitera emateko.
Erakusketa astean zehar, 18:00etatik 21:00etara egongo da ikusgai eta abenduaren 18a arte egongo da bertan.

Hitzaldia
Erakusketarekin batera, Sofia Moro argazkilariak hitzaldia eskainiko du bihar arratsaldeko 19:30ean kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Argazkilariak giza eskubideen babesle hauen eta erakusketaren berri emango du honetan.