Antzezlan ederra Zentro Zibikoko emakumeena

Txintxarri 2009ko azaroaren 30a

Genero indarkeriaren aurkako eguneko ospakizunekin bukatzeko, ostiralean, Emakumeen Zentro Zibikoko antzerki taldeak 2009 Odisea dónde sea lana antzeztu zuen Manuel Lekuona Kultur etxean. Antzezlan honetan esketx ezberdinak antzeztu zituzten: inkisizio garaian emakumeek jasan zutena salatzeko Akelarrea irudikatu zuten; emakume batek bere senar ohiarekin izandako ametsa kontatu zuen; Ravelen boleroaren doinuekin batera, emakumeek adinarekin izaten dituzten gora beherak azaldu zituzten.