Etorkizuneko idazleak Lasarte-Orian

Txintxarri 2009ko azaroaren 30a

Lasarte-Oriako XXIII. Literatur Lehiaketako zein Haur eta Gazteen XII. Literatur Lehiaketako sariak banatu ziren larunbat eguerdian Manuel Lekuona Kultur Etxean.
Urduritasuna eta beroa nabaria zen hitzaldi aretoan, Jone Altuna, Iñaki Mugica eta Martin Moreno zinegotziek banatu zituzten sariak. Sari banaketarekin hasi aurretik, musika eskolako kideek poesia musikatua eskaini zuten.

Haur eta gazteen sariak
Azpimarragarria da, herri honetan haur eta gaztetxoek idazteko duten trebetasuna.
Lehiaketara 600 bat lan aurkeztu dira. Horietatik euskaraz idatzitakoak ia 300 izan dira eta gaztelaniaz, aldiz, 236. Beraz, epaimahaiak zail izan du aurten erabakia hartzeko.
Hala ere, adostasun batera iritsi eta hurrengo gaztetxoak izan dira aurtengo irabazleak.
2000. urtean edo ondoren jaiotakoen artean, hau da bederatzi urtetik beherakoen artean, euskarazko 81 ipuin aurkeztu dira eta lehen hiru sariak, Julen Urruzolaren, Gazteluko hiru anaiak, Nahia Arrutiren, Mundua eta Naiara eta Xuar Agirreren, Hiru koloreak ipuinek jaso dituzte. Poesian, ez zen lanik aurkeztu.
1997, 1998 eta 1999 urteetan jaiotakoen arteko mailan euskarazko 169 ipuin aurkeztu dira eta sarituak Beñat Urruzolaren Uda bat Alkizan, Ane Galardiren, Txuria eta Beltza koloreen herria eta Leire Chorroren, Erregeei gutuna izan dira. Poesian lan bat aurkeztu da eta lehen saria jaso zuen Asier Zubizarretak, Maitasuna lanarengatik.
1994, 1995 eta 1996 urteetan jaiotakoek euskarazko 27 ipuin aurkeztu dituzte eta lehen saria Amaia Mendiluze Redondok jaso zuen, Zergatik? lanarengatik, bigarrena, Leire Amianok, Kandara lanarengatik eta hirugarrena Maider Galardik, Gerrateko argia ipuinarengatik. Maila honetan ere ez zen lanik aurkeztu.
Gaztelaniaz, berriz, 2000 urte artekoen mailan lan bakarra aurkeztu zen eta epaimahaiak saririk ez ematea erabaki zuen.
1997, 1998 edo 1999 urteetan jaiotakoen mailan, 152 ipuinen artean, Leire Chorroren Abeto y sus historias, María Pérezen Los calcetines mágicos eta Sara Pavoren Cuando se separaron algunas partes de la pangea saritu ziren. Poesian lan bakarra aurkeztu zen eta epaimahiak ez zuen saririk esleitu.
1994, 1995 edo 1996 urteetan jaiotakoen artean gaztelaniazko 60 ipuinen artean, Amaia Mendiluzeren El diario de ella, Andoni Amonarraizen El árbol mágico eta Martin Ansoren Luciana aukeratu ditu epai-mahaiak lehen hiru sarietarako.
Poesian 22 lan aurkeztu dira eta epaimahaiak lehen saria Itziar Múgicari eman zion, Colorín colorado lanarengatik.

Helduen Literatur Lehiaketa
Helduen XIII. Literatur Lehiaketan herriko autoreek ez dute ia idatzi eta, ondorioz, maila ikusirik, Lasarte-Oria saririk ez da esleitu.
Oro har ere, lan oso gutxi aurkeztu dira euskaraz eta epaimahaiak, euskarazko ipuinaren ataleko saria emateko moduko lanik ikusi ez duenez, saririk ez ematea erabaki du.
Poesia atalean, aldiz, Etxarri-Aranatz herriko Jon Etxabe Garitazelaia idazlearen Otamendi erloju mekanikaz sortak jaso du saria.
Gaztelaniazko sariketari dagokionez, Estatuko hainbat tokitatik heldutako 83 ipuinek hartu dute parte eta Zaragozako Carlos Mateos López idazlearen Espejos ipuinak jaso du saria.
Era berean, gaztelaniazko 23 poesia lan aurkeztu dira eta guztien artean Madril-eko Torrejón de la Calzada herriko Vicente Martín-en Que mar os contaría lana saritzea erabaki du epaimahaiak.