2011an 20 urte beteko ditu, bi hamarkada gure artean, eta betiko helburu berdinarekin pertsonen “sorkuntza, soziabilitatea, espresibitatea eta autonomia pertsonala bultzatzen duten aisialdian oinarritzea,” adierazi digute.
Lasarte-Oriako tribua
18 urte dira jada lanean hasi zirela eta afrikako atsotitz batek dioen bezala “pertsona bat hezteko tribu guztia behar da” eta hau dute abiapuntu nagusia.
Tribuari laguntza eskatzen diote prozesu hau gauzatzen jarraitzeko, eta kasu honetan, “Lasarte-Oria da gure tribua” diote.
Aisian, pertsonen arteko hartu emanetan gozatzen dela diote elkartetik, “zenbat eta pertsona gehiagorekin interakzionatzeko aukera izan, aisiaz gozatzeko eta pertsoneko nola bizi erabakitzeko aukera gehiago” .
Herritar arruntak
18 urtez lanean “gure gazteak existitzen direla, ahotsa eta gaitasunak dituztela erakustarazteko”.
Danborradan parte hartzea, Santa Ana parodian, erregeen kabalgatan eta aurten, lehenengo aldiz, herriko inauterietako konpartsan helburuak lortzeko bidea ireki die, “izugarria izan zen, gure barrenak ederki astindu ziren, berrehun pertsona baino gehiagorekin talde baten partaide ginen.”
Ekintzetan denak berdin
Ekintza ugari antolatzen dira Jalgunetik “herritarrak gure ekintzetara hurbiltzean saiatzen gara, eta guk antolatu ez ditugun beste ekintzetan ere parte hartzen”.
Aurten laugarren urtez dardo txapelketa antolatu dute Also tabernaren laguntzarekin “guretzat definitiboa izan da, izan ere, 30 gazte inguru biltzen gara elkarrekin arratsalde pasa”.
Amankomuneko interesgune honetan “bakoitzak bere gaitasun eta ezaugarriekin, urtean zeharreko harremanak sortuz”.
Kuadrila eta bidaiak
Gazte hauek, gainerako koadrila batek bezala sentitu eta disfrutatzen dute, eta horren adierazle “igandero biltzen dira arratsalde pasa herriko beste edozein kuadrila bezala”.
Jalgune minusbaliotasuna duten pertsonei aisialdi mota ezberdinak eskaintzen dizkio.
Horrela, elkarte sortu zenean, urtean behin aste osoko bidaiak egiten zituzten, orain aldiz, urtean hirutan egiten dituzte irteerak, baina asteburukoak, “Euskal Herria ezagutzeko helburuarekin”.
Egun ere astean zehar ekintzak bultzatzen dituzten, integraziorako eta normalkuntzarako bide egokiak ezarriz.
Udalaren lana
Orain dela gutxi, udaletxean Down gazte bat kontratu zuten. “Albistea ikaragarri poztu zituen gazteak, eta nola ez begiraleak” aipatzen dute Jalgunetik.
Kontratazio hauen helburua errealitatea herrira hurbiltzea da, “gazte hori gureak bezain jatorra baldin bada enbaxadore bikaina izango dugu”.
Azken egunetan, gainera, herriko espaloietan lanean ikusi ditugu operarioak, traba arkitektonikoak saiezteko nahiarekin.
“Asko poztu gara, ez bakarrik gurpildun aulkian doazen pertsonengatik, erosketak egin eta karrua gauzaz bete dituztenengatik, haurren aulkietan joaten direnengatik ere”. Jalguneko elkartean ez dago gurpildun aulkian doan kiderik “baina askotxo izango dira horren etekin positiboa aterako dutena”.
Normaltasuna da bidea
Lasarte-Oriako herritarren beharra dute Jalgunetik, horregatik “kaletik ikusten gaituzuenean gurena hurbiltzeko eta agurtzeko” deia luzatzen dute “bertan hasiko bailitzake harremana”.