30_Loidi-Barreneko pilotaleku berria, edonork erabiltzeko prest

Txintxarri Aldizkaria 2009ko azaroaren 30a

Azaroaren 30ean, Ana Urchueguia alkatea, Mikel Cabieces Estatuko ordezkaria, Udal zinegotziak eta Kirol Zerbitzuko Arduraduna Karlos Altuna, besteak beste, Loidi-Barren eremuko frontoi berria bisitatu eta inauguratu zuten. Kiroldegi ondoan dagoen pilotaleku berriari buruz, “herritarrek erabiltzeko prest dago. Irekia izango da eta edonork erabili ahalko du. Beraz, dagoeneko haurrak etorri daitezke hona jolastera,” azaldu zuen alkateak.
“Garrantzitsua zen proiektu hau. Herriko erdialdeko eraberritzearen ondorioz, pilotalekua lekuz aldatu behar genuen,” gaineratu zuen.
Era berean, paddle pista eta rokodromoko estruktura eta estaldurako lanak bukatu dira.