Giza eskubideen alde

Txintxarri 2009ko abe. 4a, 01:00

Amnistia Internacional elkarteak eratutako Defensores argazki erakusketa inauguratu zen asteartean Kulturetxean.
“Gure herritarrei beste herrietako errealitatea erakutsi nahi diegu eta azken hilabeteetan erakusgai jarri ditugun erakusketak, hala nola, ihesa edo Saharakoa, horren erakusgarri dira,” azaldu zuen Jesus Zaballosek.

Erakusketa

Ostean, Sofia Moro egileak udal ordezkariei erakusketako zehaztasunak azaldu zituen, “iaz elkarteko 30. urteurrena eta Giza eskubideen 60. urteurrena ospatzeko antolatu genuen erakusketa.”
“35 pertsona ezezagunak dira, nazio ezberdinetakoak, Israel, Mexiko edo Kolonbia, errekurtso gabeak, eta bere herrialdean giza eskubideen alde borroka egiten dutenak dira,” aipatu zuen.
“Erakusketan ikusi daitezkeen pertsonek bere bizitza jokoan jartzen dute, Afrikako babesleak, esate baterako, hilketa eta sarraskien berri ematen dute. Beraz, hango gobernuentzat traba bat dira eta bere herrialdeak utzi behar izan dituzte. Batzuk hilak daude,” gaineratu zuen.

Hitzaldia

Astearte arratsaldean, aldiz, Sofia Moro argazkilariak eman behar zuen hitzaldira hurbildu ziren herritarrek, aukera paregabea izan zuten. Izan ere, argazkilariak berak Defensores erakusketako gida egin eta azalpen guztiak eman baitzizkien.
Argazki bilduma hilaren 18a arte egongo dira erakusketa aretoan, astean zehar arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.