Estatuko hainbat herrialdeetako korrikalariek parte hartu zuten, baita lasarteoriatarrak ere.
Azkarrena, Rafael Iglesias izan zen. Hamalaugarren kilometroan lasterketa burua hartu eta helmugara arte, postua mantendu eta bigarrenari zazpi segundoko errenta atera zion.
Lasarteoriarrak maratoian
Lasarte-Oriako korrikalariek bi kategoria ezberdinetan parte hartu zuten.
Honela, senior mailan lehenengo lasarteoriatarra, Toño Perez Rodriguez, 125 postuan helmugaratu zen; beteranoetan, berriz, lehenengo lasarteoriarra 20 postuan sartu zen helmugara, Andoni Illarramendi Sagarna.
Hauek dira herritarren denborak: Andoni Illarramendi Sagarna, 02:36:53; Julen Ollokiegi Biurrarena, 02:50:13; Toño Perez Rodriguez, 02:57:35; Imanol Arteaga Aizbitarte, 03:08:44; Jose Luis Delgado Arenales, 03:10:09; Guillermo Trombotti Cortejarena, 03:15:06; Javier Olazagoitia Rodriguez, 03:23:19; Joseba Iparragirre Usarralde, 03:24:11, Jose Ramon Mendizabal Garate, 03:26:43; Jose Ignacio Elvira Sánchez, 03:27:16; Eduardo Rivas Clemente, 03:27:07; Iraitz Arruabarrena Jauregi, 03:27:22 eta Mikel Ormazabal Garmendia, 03:45:23.
Futbola
Bestalde, aipatzeko da Ostadarreko beste bi taldeek lehiaketako bigarren fasean sartu zirela lehengo astean.
Batetik, Jubenilen ohorezko mailako taldea dugu.
Lehenengo fasean, 7 partida irabazi zituzten ohorezko jubenilek. Azpimarragarria benetan etxeko partidetan egindako lan ona. Izan ere, irabazitako 5 partida Michelinekoak baitira.
Ondorioz,sailkapeneko laugarren postua eskuratu eta igoera fasean daude.
Bigarren taldea, Infantilen Ohorezkoa dugu. Partida bakarra irabazi eta beste bat berdindu ostean, taldeak kopa edo jaitsiera fasea jokatuko ditu orain.