Lasarte-Oria Nazio Batuen Garapenerako Programan

Txintxarri 2009ko abe. 4a, 01:00

Lasarte-Oriako Udalak Nazio Batuen Erakundearekin sinatu duen hitzarmen baten ondorioz, udalak Ekuadorren garatuko den lankidetza programa batean parte hartuko du. Honetan, 3. adineko herritarrei zuzendutako zentro gerontologikoa eraikiko da.
Era honetara, Lasarte-Oriako Udala Nazio Batuen Garapenerako Programaren parte izango da.

Proiektuaren aurkezpena

Astelehenean, Nazio Batuetako Garapenerako Programaren barruan dagoen Art Ekuadorreko ordezkaria den Julio Portielesek, proiektuaren berri eman zien Udal Gobernua eratzen duten zinegotziei.
Honela, erakundearen helburuak azaldu zituen eta garapena lortzeko, Ekuadorreko eta kanpoko instituzioek batera lan egin dutela azpimarratu zuen.
Hauek batzorde bat sortzen dute eta eremu bakoitzean lehentasunezko proiektuak zeintzuk diren erabaki eta martxan jartzen dira.
Honela, Carchi herrialdeko Mira eremuko proiektuaren xedea azpiegitura eta ekipamendu egokia ezartzea da, eremuko hirugarren adineko pertsonek arreta osoa eta duina izan dezaten. Honetan, Udalak aurrekontuaren %42a finantzatuko du, hain zuzen ere, 33.750 dolar.
Era honetara, lankidetza deszentralizatuari garrantzia ematen diotela azaldu zuen. Eta lagundutako herrialdeko instituzioen eta laguntzaileen arteko harreman zuzena eta elkartrukeak ere sustatzen direla ere adierazi zuen, “ez da bakarrik errekurtsoak ematea.”
Udal ordezkariek egin zituzten galderen ondorioz, besteak beste, kaleko dendei ematen zaizkien mikromailegu eta gobernu aldaketek proiektuan izan ditzaketen aldaketak ere izan ziren hizpide.