Lasarte-Oriako gazte mugimendua osatzen dugun eragileok, atxiloketen harira honakoa adierazi nahi dugu:
1. Gazte Mugimenduaren aurkako operazio bezala ulertzen dugu; ikasle mugimenduan, gaztetxe eta gazte asanbladetan, mugimendu feministan, jai herrikoien aldeko mugimenduan, aisialdi alternatibo baten aldeko lanean edota etxebizitza duin baten aldeko dinamiketan lan egiten duten gazteak dira atxilotuak, beraz, ez dugu antolakunde baten kontrako operazio modura ulertzen, baizik eta Euskal Herrirako eredu alternatibo baten alde lan egiten duen Gazte Mugimendu osoaren kontrakoa. Horregatik aditzera eman nahi dugu, gaurko egunetik aurrera, are eta indar zein gogo handiagoz arituko garela herrian herriarentzako lanean.
2. Berriro ere oinarrizko Eskubide Zibil eta Politikoak zanpatuak izan dira. Euskal Herriaren aldeko lanean, proiektu guztiak dira zilegi, independentziaren aldeko lana beraz, ezin da kriminalizatua izan, asko baitira herri honen askatasunaren alde antolatzen diren gazte anitzak.
3. Gazteon kontrako erasoaldi jarraiak etetea exigitzen dugu. Ondorioz, gazteok gure proiektuak aurrera eramateko eskubide guztiak bermatuak izan daitezela eskatzen dugu.
4. Gazteria anitza eta zabala dauka Euskal Herriak, horregatik, batera erantzuteko deia egin nahi dugu; bakoitzak bere eremutik, norbanako zein kolektibo, manifestuarekin (www.mundurat.net/gazteaklibre) atxikitzeko zein, egoeraren gaineko gogoeta eta irakurketa plazaratuz.
5.Gazte Mugimenduaren erantzun bateratua aditzera emango den gaurko 12tako prentsaurrean, Donostiako Ibaetako Kanpuseko Aularioan, parte hartzea deitzen dugu. Bestalde, bihar larunbata, Durangon 17:00tan azokatik burutuko dugun manifestazio bateratura gazte mugimendua deitu, mugimendu osotu baten moduan batera ekiteko deia eginez.
Ekin dezagun batera, eta bota ordagoa sistemari!
Sorgin Jaiak
Bilgune Feminista
Multimusikala Kultur Elkartea