Lasarte-Oriako udaletxeak pleno batean onartutakoa, herrian atez atezko bilketa selektiboa ezartzea, zakarrera bota du. Herriari egindako inkesten emaitzak, non atez atekoaren alde agertu baitziren herritarrak, zakarrean amaitu dute ere. Errausketaren aurkako eta erreferendumaren aldeko herriaren 8.000 sinadurak ere bertan daudela suposatzen dugu.
Tristuraz antzematen dugu beraz, udaletxeak adierazitako errausketaren aurkako iritzia, herriko edukiontziak bezain lurperatua geratu dela.
Atez ateko bilketaren inguruan plazaratzen ari diren gezur guztien gainetik, ezin ukatu lortutako emaitzak, hondakinetako zaborren ehunekoa minimora murrizten direla. Zaborra, hondakin ezberdinen nahasketaz sortzen da, eta atez atekoak nahasketa hori eragozten du.
Honela, bi argudio ematen ditu udalak hartutako konpromezua ez betetzeko.
Batetik, Lasarte-Oriako biztanleen iritzia ez du baliorik, ez baitakite zer esaten ari diren.
Udaletxearen "hausnarketa sakon" hau kontuan izanik, ez luke bere burua legitimotzat hartu beharko. Beraz, hurrengo hauteskundeetan herritarrek hausnarketa hau gogora dezaten espero dugu.
Bigarren argudioa da, edukiontziak emaitza onak ematen dituela "dirudi", beraz aztertu beharko da. Interes gutxi antzematen zaio udaletxeari, hondakinen arazoari irtenbidea emateko orain arte 5. edukiontziaren "azterketa" egin ez badu.
5. edukiontziaren bilketa gure inguruan dauden beste herrialde batzuetan froga moduan egon da hainbat hilabeteetan, atez atekoa baino denbora luzeagoz, eta azterketa honen bitartez, emaitza pobreak eta gastu ekonomiko handia duela frogatu da. Horregatik, epe laburrean edukiontzi hori kenduko dute.
5. edukiontziaren eta atez atezko bilketaren alderaketa gure inguru hurbilenean egin da, eta lortutako emaitzak, dudarik gabe atez atekoaren alde agertu dira. Gainera, 5. eduki ontziaren aukera, adimenari zuzendutako iraina edota errausketa babesteko engainu bat besterik ez dela, eta ahalegin guztiak egiten ari direnaren ideia hori islatu nahia erakutsi lezake.
Hondakinen errausketa osasun arazo publikoa da, eta beraz, udaletxeak herritarrekiko duen erantzukizun handiena. Honen aurrean, gure buruak astindu eta galdera hauek otu zaizkigu... Nork erabaki du benetan, eta alde batekoan moduan, herritarrentzako onurazkoa den eta plenoan gehiengoaz onartutako akordio bat ezerezean uztea?
Lasarte-Oriako biztanleak ingurugiro osasungarri batean bizi nahi dugu, eta horregatik errausketaren aurka agertu gara. Zerk bultzatzen du udaletxea aurkakoa desiratzera?
Lasarte-Oria Bizirik!
Javier Melchor
DNI: 34093182Y