Udal zerbitzuen gogobetetasunari buruzko ikerketa

Txintxarri 2009ko abenduaren 4a

Udalerrietan herritarren parte-hartzea bultzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen duen Kudeatuz II programaren barruan, herritarrek Udaleko zerbitzuei buruzko duten gogobetetasuna ikertuko da.
Azaroan Lasarte-Oriako etxeetara norberak betetzeko bidali zen galde-sortarekin batera, aurki telefonozko elkarrizketak egingo dira .
Guztira, 550 inkesta egingo dira Lasarte-Oriako herritarren artean eta 30 galdera baino gehiago erantzungo dituzte.
Udaletxetik biziki eskertuko zaie herritarrei galde-sortari adeitasunez erantzuteko prest egotea, ikerketa hori egiteko ardura duen enpresaren deia jasotzen badute.