Herritarrak erostera animatzeko eta bezeroak fidelizatzeko, Aterpeako dendek beherapen kupoiak banatuko dituzte.
Establezimendu bakoitzak bereak ez ezik, gainerakoen kupoiak izango ditu eta, era honetara, elkarteko beste establezimenduetara joatera gonbidatuko zaie jaso duten kupoiaren abantailaz gozatzeko.
Era berean, 2009ko abendutik 2010eko urtarrilaren 6a arte, Aterpeako txartelarekin edo dirutan ordainduta 2 puntu emango zaizkio erosleari establezimenduetan aurkituko duen katalogoko opariren batengatik trukatzeko.
Eta azkenik, Eguberrietako kanpaina dugu.
Honetan, Aterpeako hemezortzi establezimenduk, Librería Ekain, Merceria Aritza, Ormazabal Loradenda, Ferreteria Sukoa, Fontanería Biyona, Lentzeria Maya, Optica Lizarri, Panaderia Goxogi, Copisteria Kalkos, Lenceria Olmi, Moda Hombre Nogues, Bazar Abreu, Librería Zumaburu, Urruzola Mertzeria, Martinez Multimeda, Coop. Michelin, Zapateria Iturbe eta Bideo Lagunak, bakoitzak bere produktuen lote bat zozketatuko du.
Zozketak urtarrilaren 7an izango dira eta irabazleak komunikabideetan agertuko badira ere, establezimenduak berak esango die bezeroei eta emango dizkie opariak irabazleei.