Saharako Maratoia Muntteri-AEKn

Txintxarri 2009ko abenduaren 4a

Lasarte-Oriako Muntteri-AEK eukaltegian, urtero Saharako herritarrenganako elkartasunaren ikurra den Saharako Maratoiari buruz hitz egin zen atzo.
Tomas Arruti herritarrak eta Gorka Lasak bere esperientzia, hau da, lasterketa eta Saharan egin zuten aste beteko egonaldia, kanpamentu ezberdinetara eta ahalbideratzen diren proiektuetara bisitak, azaldu zizkieten euskaltegiko ikasleei, baita herritarrek bizi duten egoera ere.