Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako 44. Edizioak abenduaren 3an ireki zituen bere ateak adituentzat. Abenduaren 4tik aurrera, ordea, guztiok Gerediaga Elkarteak antolatzen dituen ekitaldiez, hala nola, hitzaldiak, kontzertuak edo solasaldietaz eta partaideek Azokara ekartzen dituzten liburu, disko etabarren aurkezpenez gozatzeko aukera izan genuen. Aurten gainera, Mediterraneo itsasoko kresalez blaitutako katalanezko kultura ezagutzeko leku paregabea izan zen azokan.