04_Michelin-Lasarte enpresak malgutasun neurriak sei hilabetez luzatuko ditu

Txintxarri 2009ko abenduaren 4a

Michelin enpresak langile bakoitza gehienez 70 egunez eduki ahal izango du jardueratik kanpo 2010. urte erdi aldera arte. Hau izan zen abenduaren 4an, Enpresa Batzordeak eta Michelin enpresak onartutako akordioa. CC.OO, UGT eta CSI neurriari baiezkoa eman zioten 11 bozkakin, LAB eta ELA aldiz, 9 botoekin kontran azaldu ziren eta ESK abstentzioaren aldeko bidea hartu zuen 2 botoekin. Era honetara, indarrean zeuden malgutasun neurriak beste 6 hilabetez luzatzen dituzte.