Durangoko azoka iritsi da

Txintxarri 2009ko abenduaren 5a

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako 44. Edizioak atzo ireki zituen bere ateak adituentzat. Gaurtik aurrera, ordea, guztiok Gerediaga Elkarteak antolatzen dituen ekitaldiez, hala nola, hitzaldiak, kontzertuak edo solasaldietaz eta partaideek Azokara ekartzen dituzten liburu, disko etabarren aurkezpenez gozatzeko aukera dugu. Aurten gainera, Mediterraneo itsasoko kresalez blaitutako katalanezko kultura ezagutzeko leku paregabea izango da azoka.

Lasarteoriatarrak azokan


Urtero legez, edizio honetan ere herritarren lanak egongo dira Durangoko azokan. Hauek dira bertan egongo direnak:

MARTIN ANSO:

Itzulpenak
Clara Campoamor: emakumeen eskubideen defentsan Victor Vilardel Besch-en liburua.
Txertoa argitaletxea.

Darwin bidaiaria Nicolas Cuvi-ren liburu.
Txertoa argitaletxea. 9-12 urteko gaztetxoentzat.

Marco Polo abenturazalea Sara Cordón-en liburua.
Txertoa argitaletxea.9-12 urteko gaztetxoentzat.

PABLO BARRIO:

Armiarmategian: isil-mihisilka
Artezblai argitaletxea.
Santurtziko Serantes IX. Antzerki lehiaketan saritutako lana

PIRRITX ETA PORROTX:

Liburuak
Ane pirata
Elkar eta Katxiporreta argitaletxeak. 6 urtetik gorako haurrentzat.

Sirenak eta piratak
Elkar eta Katxiporreta argitaletxeak.

Musika eta DVDa
Irrien lagunak
Katxiporreta argitaletxea.
Xabier Zabala-ren musikarekin eta lagun mordoaren laguntzaz pailazoek grabatutako KD liburuxka.

Piratak
Katxiporreta argitaletxea.
Andoaingo Basteron zuzenean grabatutako emanaldia, gehi erreportaje eta sorpresa pila 2 bideo-diskatan.

HARKAITZ CANO:

Pasaia Blues
Pahl-Rugenstein Nachfolger GmbH argitaletxea.
Frankfurteko Goethe Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroak 1999an argitaratutako lana alemanierara itzuli du.

JESUS M. PEREZ AZACETA

Trekking Donostia-Baiona
Sua argitaletxea.
Biribil forma duen ibilbidea aurkezten da gida honetan, 12 etapatan zatitua eta kultura ere uztartzen duena