Lasarte-Oriako Udaleko Ingurumena, Kontsumo, Merkataritza eta Osasun departamentuak antolatuta, aurten ere Eguberrietako sukaldaritza errazeko jardunaldiak ospatuko dira Manuel Lekuona kulturetxean.
Saioa guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira. Hilaren 14an hasiko dira, astelehenean eta ostegunean amaitu, 17an.
Jardunaldiei hasiera Ramon Ormazabalek emango dio, Ormazabal Loradendakoa Eguberria apaintzeko ideiak eskainiz.
Asteartean, 15ean, Goiegi jatetxeko Juan Luis Eizmendi sukaldeburuak Txirlak eta muskuiluak barazkiekin, marinel saltsan eta bakailao-carpaccioa prestatuko ditu.
Hilaren 16an, asteazkenean, Erromes-maskorra neguko boilurrarekin eta pagausoa bi egosalditan prestatuko dute Dana Ona jatetxeko Alberto Rodriguez sukaldeburuak eta Pilar Arteaga aretoburuak.
Jardunaldiei amaiera emanez, ostegunean, Esnegain eta intxaur turroia eta mazapanezko irudiak prestatuko ditu José Manuel Acedo, Labe Goxoko gozogileak.